kaleido
iz. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoria. Neurri handi samarrekoak izaten dira, 25-43 cm luze. Kolore iluneko lumak, beltzak, arreak edo urdinak dituzte gehienek, distiratsuak askotan. Moko sendoa dute, itxuraz nahiko desberdina batzuek eta besteek, eta arrak eta emeak behin ere ez berdina. Zeelanda Berrian bizi dira.