Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kakatua

iz. Zool. Psitazidoen familiako zenbait hegazti moko-oker motosdunen izen arrunta. Kaiolako txori gisa oso erabiliak dira.  v  Kakatua motots-gorria (Kakatoe moluccensis). 45 cm inguru luze izaten da. Luma dotore zuri gorrixkak ditu gorputzean, eta 17 cm luzeko luma-motots gorria du buruan. Moluka uharteetako Zeram, Saparna eta Aruku uharteetan bizi da. Fruitu eta labore hazia jaten du batez ere.  v  Inka kakatua (Kakatoe leadbeateri). Luma zuri edo arrosa kolorekoa eta motots gorri, zuri eta horixka duena. Australiako hego-mendebalean bizi da.