kakaotze
iz. Bot. Kakao-arbola, esterkulazeoen familiako zuhaitza, berez Hego Ameriketako tropikoko lurraldeetakoa, kakao hazia ematen duena, 3-10 m luzea (Theobroma cacao). Egur zuri biguna eta kanela koloreko azala izaten ditu, hostoak aldiz txandakakoak, osoak eta luzaranak, 30 cm ingurukoak. Enborrean edo adar zaharretan hazten zaizkio loreak eta kolorez hori gorrixkak izaten dira. Bakoitzean 5-12 hazi dituen bost ziskuko fruitu marroixka du, azal-lodia eta itxuraz meloi luzaran baten antzekoa. Haziak txigortuz eta xehetuz egiten da kakaoa. Gaur egun Papuasian eta Ginea Berrian, Ghanan, Boli Kostan eta Nigerian, Brasilen eta Ekuadorren landatzen edo biltzen da batez ere.