Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kakapu

iz. Zool. Psitazidoen familiako hegaztia, hontzaren eta gabiraiaren arteko gorputz itxura duena (Strigops habroptilus). 60 cm inguru luze izaten da. Musu inguruko lumak horixkak izaten ditu, gorputzaren gainaldekoak oliba kolorekoak, eta azpikoak hori berdaxkak. Zeelanda Berriko basoetan bizi da, eta gauez mugitzen da. Oso hegalari txarra da baina igokari ona; azkarra da lurrean. Zuhaitzen sustrai inguruan eta enborrean bertan egiten dituen zuloetan prestatzen du habia.