Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kafeondo

iz. Kafe haziak ematen dituen zuhaixka (Coffea sp.).  v  Berez Etiopiakoa baina gaur egun Afrikako, Ameriketako eta Asiako eki-hegoaldeko lurralde askotan lantzen dena (Coffea arabica, C. liberica, C. Robusta, etab.). Hosto zabal luze samarrak, gogorrak eta berdeak izaten ditu; lorea, berriz, zuri usaintsua. Aran ale txiki baten antzeko fruitua du, berritan berdea eta gero gorrituz joaten dena. Bilduta gero lehortzen edukitzen dira aleak mamia kendu baino lehen. 15-18 °C bitarteko tenperatura den edozein lurraldeetan ongi egokitzen da kafeondoa.