Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kafeina

iz. Kafearen hazitik eta tearen hostoetatik ateratzen den gai pizgarria.  v  Nerbio sistemari eragiten dio batez ere; lorik eza eta urduritasuna sortzen du, eta bihotzaren erritmoa bizkortzen, baina ez da toxikoa. Aspirina, kodeina edo fenazetinarekin batera hartuta analgesikoa da. Diuretiko gisa erabiltzen da, giltzurrunetako odol hodiak zabaltzen dituelako, eta burukomin mota batzuk kentzeko gaitasuna ere badu.  v  Kim. Kafeinari 1,3,7-trimetilxantina (C8H10N4O2) esaten zaio. 235 °C-tan urtzen da, eta 176 °C-tan irakiten du. Ez du usainik eta zaporea garratza du.