Kaffa
edo Kefa. Etiopiako hego-sartaldeko lurralde menditsua, Sudanen mugan. Batez beste 2.400 m-ko garaiera du. Mendi maldetan hazten da kafeondoa. Kafearen jatorria han dela uste da. Antzina erresuma burujabea izan zen. 1897-1899 bitartean Menelik enperadoreak lurraldea konkistatu zuen eta hango biztanle gehienak esklabo egin zituen.