Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kabir

Indiar mistikoa (Benares, 1440 inguruan - Gorakhpur, 1518). Musulmana zen jaiotzez. Ramanandaren jarraitzailea zen eta Rama edo Ala izeneko jainko bakar baten gurtza predikatu zuen. Haren filosofia mistikoan oinarritu zen Nanak, sikh-en sektaren sortzailea.