Kabilia
(Eusk. «Berberiar leinuen herria»). Ekialdeko Atlas mendietako parte handiena osatzen duten Aljeriako zenbait eskualderi ematen zaien izena. v Kabilia Handia edo Djurjurako Kabilia. Soumago uadiaren ibarrak mugatzen du hegoaldetik eta ekialdetik. v Kabilia Txikia. Bugiako eskualdeko barnealdeak, Bibans mendikatearen erdiko eta ekialdeko parteak, Gergour-ko mendiek eta Babor mendikateak osatzen dute. v Collo-ko Kabilia. Numidia mendikatearen iparraldean hedatzen da, Cavallo lurmuturraren eta Storako golkoaren artean. v Ekialdeko Kabilia. Edouko mendiek eta Bonako lur lauak inguratzen dituzten mendiek osatua. v Biztanleak. Kabiliako biztanleak berberiar leinukoak dira baina arabiarrekin nahastu dira mendeetan zehar. Haien hizkuntza eta ohiturak Kabilia Handian baino ez dute bizirik iraun. Zaharren batzordeak gobernatzen ditu Kabiliako herriak, eta emakumeak, gizonen lege eskubide berberak izan arren, behe mailakotzat hartuak dira familiako kideen artean. v Historia. Erromatarrek eta turkiarrek ezin izan dituzte inoiz menderatu Kabilia Handiko berberiarrak; halaber, berberiarrek gogor egin zioten frantsesen konkistari, baina Randon mariskal frantsesak lurraldea hartu eta Fort-Napoleon gotorlekua eraiki zuen 1857an. 1871n Kabilia Handiko berberiarrak frantses kolonoen kontra matxinatu ziren, eta 1955eko matxinadaren bultzatzaile gartsuenak izan ziren halaber. Aljeriako gobernuari aurre egin zioten 1936-65 bitarteko urteetan.