kablegrama
iz. Teknol. Urpeko kablez, itsaspekoz batez ere, igortzen den telegrama. v Kable elektrikoa. Kobrezko edo aluminiozko zenbait hariz osatutako lokarria, material bakantzailez bildurik, lurrazpiko eta urazpiko telegrafia hariak eta baita argiteria elektrikoa ezartzeko ere erabiltzen dena. ik. hari. || Urazpiko kablea. Elektrikoa, apur bat gehiago sendotua eta arretaz bakandua, hezetasunaren aurkako estalki batez inguratua. Hariz biribilkatzen da harkaitzek eta arrainek honda ez dezaten. Urazpiko hari telegrafikoetan eroale gisa erabiltzen da.