Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kabi

iz. Zool. Karraskarien ordenako kabidoen familiako animalia, Patagoniako erbi eta mara ere deitua (Dolichotis australis edo Dolichotis patagona). Gorpuzkeraz erbiaren antzekoa da, baina neurriz handiagoa; 70 cm inguru luzea eta 45 cm inguru garaia. Gorputzaren atzeko aldea sendoagoa du aurreko aldea baino. Bizkarraldeko ilea gaztaina kolorekoa eta zilarkara izaten du, azpi aldeetakoa berriz zuria. Belarjalea da. Argentinako hegoaldeko eta Patagoniako eskualde lehorretan bizi da.