Joinville, Jean de
Frantses kronikaria (1224 - 1317). Xanpainako kondearen aholkularia izan zen eta Luis IX.aren gortera jo zuen 1241ean. Gurutzaden aldekoa zen eta San Luisen gudarostearekin Egiptora joan zen Siriari hegoaldetik eraso egitera. Erregearekin atxilo hartu eta garai berean askatu zituzten biak, eta lagun minak egin ziren. Elkarrekin itzuli ziren Frantziara, eta Xanpainako seneskal izendatu zuten. San Luisi ez zion lagundu zortzigarren gurutzadan eta bera ere ez zedila joan eskatu zion. Le Livre des saintes paroles et des bons faits de notre saint roi Louis (1309, Luis gure errege santuaren hitz santuen eta egile onen liburua) erregearen bizitzari buruzko lan bikaina idatzi zuen frantsesez.
- Johnson, Samuel
- Johnson, Uwe
- Johnson, Virginia Eshelman
- joia
- joile
- Joinville, Jean de
- joiuio
- joka
- jokabide
- jokaera
- Jókai, Mor