jirajara
iz. Venezuelako leinua. Maracaibo aintziraren ipar-ekialdean bizi dira. Aditu batzuek arawak familian kokatzen dute leinu hau. Falcon, Lara eta Zulia estatuetan bizi ziren antzina, baina espainiarrek egotzi zituzten handik, hasieran erasoari eutsi bazioten ere. Gaur egun talde batzuk geratzen dira Siquisique eta Lara estatuko zenbait tokitan.