Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jiroskopio

iz. Fis. JBL Foucault frantses zientzialariak 1852an, Lurraren errotazio mugimendua frogatzeko ahaleginetan ari zela, asmatu zuen tresna. Jiroskopioa bizkor itzultzen den duen gurpil batez, eta gurpil hori edozein norabidetarantz mugitzeko eta edozein ardatzen inguruan biratzeko aske uzten duen egitura batez osatua dago. Foucault-ek frogatu zuen jiroskopioak norabideari eusten ziola, Lurraren errotazioaren eraginez aldaketarik izan gabe. Ezaugarri nagusia hori du, beraz, gurpilak mugimendua bere horretan gordetzen duela, egitura okertzen bada ere. Horren ondorioz, oso erabilgarria da norabidea zuzen irautea beharrezkoa duten tresna askotarako, hala nola ipar-orratz, hegazkinetako eta itsasontzietako piloto automatiko, gerrako jaurtigailu eta abarretarako.