Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jirafido

izond. Zool. Artiodaktiloen ordenako izen bereko familiako hausnarkariez esaten da. Oso hanka eta lepo luzekoak dira, okapia izan ezik. Buru luzexka zorrotza eta mutur zapala dute. Besagainean du gorputzaren garaierarik handiena. Adar labur iledunak izaten dituzte. 32 hortz eta bi behatzeko hankak dituzte. Afrikan bizi dira. Jirafa eta okapia dira mota nagusiak.