Jimeno de Lahidalga, Miguel
Arabar margolaria (Gasteiz, 1895 - Gasteiz, 1977). Gasteizen, Madrilen eta Parisen egin zituen margolaritza ikasketak. Aipagarriak dira haren akuarelak eta oleoak. 1946. urteaz geroztik margolaritza abstraktua landu zuen. Obra nagusiak: Paisaje, Invierno en Alava, El Sena, Verano en Alava, La Ventana, Calle de Lagrán, Campo de los palacios, Grises en la catedrál, Judizmendi, Murallas de Alava, Llanada alavesa, Paseo de los Fueros, El cruce eta Expresión.