Jiménez Moya, Manuel
Gipuzkoar idazle eta kazetaria (Ordizia, 1877 - ?). Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Madrilen. Madrilgo El Correo eta La Epoca, Mallorcako Justicia eta Bartzelonako Miniatura, Fructidor eta El Cine aldizkariak sortu zituen. El Noticiero Universal, Miau, El Progreso, El Resumen eta El Radical aldizkarien zuzendaria izan zen, bestalde. Harenak dira El porvenir del chico, Rotatigraph eta La bella Ramoneta antzezlanak.