Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jenobeba Brabantekoa

Erdi Aroko elezahar ezagun bateko pertsonaia. Kondairak dioenez, Brabanteko dukearen alaba Jenobeba Treverisko konde Sigfridorekin ezkondu zen. Kondearen etxezainak Jenobeba gezurrez salatu, eta bere senarrak zigortu eta oihanean utzi zuen semearekin. Azkenean ordea, etxezainaren gezurra argitu eta salbatu ziren ama-semeak. Elezahar hori liburuetan (F. Müller, Hebbel, Schmidt) eta musikan (Haydn, Schumann, J. Offenbach) jasoa izan da. Euskaraz Gregorio Arruek eta Zapirainek landu dute.