Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jelling

Danimarkako herria, Jutlandiako hegoaldean. Han bizi izan ziren X. mendean, Gorm Zaharra eta Thyre emaztea, Danimarka kristau egin aurretiko azken errege-erreginak. Garai hartako bi oroitarri gorde dira, runa inskripzioez hornituak.