Jatsu
Lapurdiko erdialdeko udalerria, Uztaritzeko kantonamenduan. Jatxou du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Mugerre eta Milafranga; ekialdean, Hazparne; mendebalean, Uztaritze, eta hegoaldean, Haltsu eta Larresoro. Garaiera, 11 m. 13,95 km2. 1999ko datuen arabera, 826 biztanle, 1990ean baino ia 200 gehiago (jatsuarrak). Auzo nagusiak: Eliza, Iguzkia, Karrikiztalia eta Sagarburuieta. Errobi ibaia igarotzen da udalerriaren hego-ekialdetik. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 74. Laborantzan (artoa, bazkarako landareak) eta abere hazkuntzan (ardi eta behi azienda) oinarritzen da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira eliza, hilerriko hilarriak eta Salbatore ermita. v Historia. 1253. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Jatsuko herria. Uztaritzeko auzoa zen garai hartan, baina Uztaritzeko herritik bereizi eta udalerri bihurtu zen XVII. mendean.