jatorri
iz. Gizaki edo talde baten arbasoak edo hasierako giza ingurunea. ◊ Zerbait sortzen den edo datorren denbora edo ingurunea. || Leinua. || Adierazten den herrian jatorria duena. || Jatorriz. Jatorriz ez etorkiz ez zen Euskal Herrikoa. || Jatorrizko. izlag. Jatorriari dagokiona, jatorriz dena; egilearen eskutik zuzenean datorrena. v Mat. Lerro baten, plano baten edo hiru dimentsiotako espazio baten koordenatu kartesiarretan, abiapuntutzat hartzen den puntua, O izena eman ohi zaiona. ik. koordenatu. v Geol. Luzetarako translazio mugimendurik izan ez duen sedimentu multzoa, eta antzinako sedimentu zuloekin lotura galdu ez duena.