Jansky, Karl Guthe
Estatu Batuetako ingeniaria (Oklahoma, 1905 - New Jersey, 1950). Lurraz kanpotiko iturri bati irrati uhinak jaulki dakizkiokeela frogatu zuen eta irrati astronomiaren oinarriak ezarri zituen. Bi norabidetako antena bat eraiki zuen eta horri esker interferentzia-iturriak aurkitu ahal izan zituen, bat izan ezik. Izarretatik zetorren irrati-interferentzia bat aurkitu zuen 1931n.