Janssen, Pierre-Jules
Frantses astronomoa (Paris, 1824 - Meudon, 1907). 1860an lortu zuen doktoretza. Arkitektura Eskolan irakasle izan zen eta zientzia lan askoren ardura hartu zuen, ekuatore magnetikoaren zehaztea Perun eta marra telurikoaren azterketa Italian, besteak beste. Astrofisikarako laborategiak eraiki zituen Montmartren (1876) eta Mont Blanc mendian, eta azken honetako zuzendari izan zen. Eguzkiaren argazkiak egin zituen eta fotosferaren pikor itxurako egitura erakutsi zuen Meudongo hirian argazki horien bidez (1881). Helioa aurkitu zuen 1868an, urte hartako eguzki histura aztertzen ari zela, Lockyer zientzialariak gauza bera egin zuen garaian.