jakamara
iz. Zool. Pisziformeen ordenako galbulidoen familiako zenbait txoriren izena. Gorputza erlejaleen itxurakoa izaten dute. v Jakamara isats-berdea (Galbula galbula). 21 cm luzeko txori moko-luzea, berde horia gainetik eta gorrixka azpitik. Hego Ameriketako iparraldeko baso eta oihanetan bizi da, Brasilen eta Kolonbian batez ere. Erreka bazterreko pendizetan zuloa eginez jartzen du habia. Intsektuak janez elikatzen da. v Jakamara isats-gorria. (Galbula ruficauda). Isats gorria duena.