Jaitz
Nafarroako erdialdeko udalerria (Lizarrako merindadea). Salinas de Oro du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Goñibar, ekialdean eta mendebalean Gesalatz, eta hegoaldean Girgillano eta Gesalatz. Garaiera, 683 m. 14,24 km2. 1999ko datuen arabera, 107 biztanle ditu (jaiztarrak). Hizkuntza, gaztelania. Joan den mendearen hasieran galdu zen euskara. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Gatz ustiapenena, laborantza (garia, mahatsa, landare lekadunak, olibondoak) eta abere hazkuntza (behi eta zerri azienda). Aipagarriak dira XVI. mendeko San Migel eliza (XVIII. mendean molde barrokoan eraberritua), XIII. mendeko San Pedro ermita gotikoa eta XVI. mendeko etxe batzuk. v Historia. 1165. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Jaitzeko herria. Gesalazko ibarreko herria izan zen 1852. urtean bereizi eta udalerria osatu zuen arte.