Jakarta
(Antzina Batavia). Javako uharteko hiria, Indonesiako hiriburu federala eta portu garrantzitsuena. 6.556.000 biztanle (1981). Nazioarteko aireportua. Administrazio eta merkataritza hiria da, batez ere. Eskulangile eta industria berri ugari: metalurgia, ehungintza, kimika, eta beste. v Historia. Batavia holandarrek sortu zuten 1619. urtean Djakarta izeneko herri Malaysiarrean. Holandarekin izaniko salerosketa harremanek aberastu zuten hiria XVII-XVIII. mendeetan. Ingelesen esku geratu zen 1811tik 1814ra. Matxinada nazionalista bat izan zen 1926. urtean. Japoniarrak jabetu ziren hiriaz 1942an, baina independentzia lortu zuten 1945ean.