Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

izozte

Izoztu aditzaren aditz izena. || iz. Izozte puntua.  v  iz. Med. Hotzaren eraginez, gorputz osoan edo zati batean gertatzen den gaitz multzoa. Hotzaren lehenbiziko eragina arteria txikiak estutzea eta ixtea da, eta, horren ondorioz, iskemia. Egoera hori gehiegi luzatzen bada, iskemiak ehunen heriotza (nekrosia) dakar. Ehunetako nekrosia kanpotik barnealdera doa, eta hotzaren eraginak jarraituz gero, hezurretaraino ere iristen da nekrosia. Nekrosiak jotako ehuna kutsatzen bada, gangrena ager daiteke. Hiru izozte maila bereizten dira: lehen mailakoa (izoztutako atala gorritu, gogortu eta minberatu egiten da), bigarren mailakoa (izoztutako atalean pusilak agertzen dira, eta pusil horiek husten direnean zauriak geratzen dira), eta hirugarren mailakoa (izoztutako atalean gangrena agertzen da). Izoztutako atalak sendatzeko, tenperatura piskanaka igoarazi behar da. Horretarako, gai hotz batez (elurrez edo) igurtzi egin behar da izoztutako atala, eta odolaren zirkulazioa bizkortzen duten sendagaiak (alkanforra, koramina) hartu behar dira. Gangrena ageri bada, berriz, ebakuntza ezinbestekoa da, gaitza heda ez dadin.  v  Izozte puntua. Gai bat egoera amorfotik kristal egoerara igarotzen den tenperatura. Aldaketa hori beroa galduz egiten da. Uraren izozte puntua 0° C da.