izozki
iz. Gozoki izoztua. || Izozki(-)denda. Izozkiak saltzen direna. v Antzinako jakia da izozkia, Sortaldetik Europara ekarri zena. 1851n hasi zen izozkien salmenta Estatu Batuetan, eta laster hedatu zen beste lurraldeetara. Izozkiak egiteko esnekiak, azukrea, arrautzak, gelatina, fruitu zatiak, txokolatea, banilla, turroia, etab. erabili ohi dira. Proteina, bitamina eta mineral (kaltzioa eta fosforoa, batez ere) asko du.