Itzaina, Michel
(«Errola», «Baxenabartarra»). Nafarroa Behereko idazlea (Aldude, 1933). Baionan egin zituen ikasketak. Kanboko udaleko idazkaria da gaur egun, eta euskaltzain urgazlea da. San Frantsez Xabierrekoaren eta Loyolako Ignazio obra saritu zioten 1956. urtean. Herria eta Gure Herria aldizkarietan idazten du. Bertsolarien gai jartzaile ibili da sarri iparraldean. Mixel Labeguerieren laguntzailea izan zen.
- Itza
- Itza
- Itzaga
- Itzagaondoa
- itzain
- Itzaina, Michel
- itzaingo
- itzaintza
- itzal
- itzalaldi
- itzalarazi, itzalaraz, itzalarazten