Itza
Nafarroako erdialdeko udalerria (Iza zendea, Iruñeko merindadea). Iza du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Imotz; ekialdean, Antsoain eta Xulapain; mendebalean, Arakil eta Ollaran, eta hegoaldean, Oltza. Garaiera, 458 m. 51,61 km2. 1999ko datuen arabera, 667 biztanle ditu (itzatarrak). Kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Aginaga-Itza, Aldaba, Atondo, Zia-Itza, Eritze-Itza edo Eritzebeiti (herriburua), Gulia, Itza, Larunbe, Lete, Otxobi, Saratsa eta Saratsate. Hizkuntza, gaztelania eta euskara; euskara, goi-nafarrera (euskaldunak % 13). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Nekazaritza (garia, garagarra, mahatsa, bazkarako landareak, ardi eta behi azienda) eta industria (janari industria, eraikuntza). Aipagarriak dira Atondotik (Alantone Plinioren arabera) igarotzen den galtzada erromatarra eta Itzako San Martin eliza (XIII. m.). v Historia. 1427. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Itzako zendea.