Iturbide Aramburu, Agustín de
(Mexikoko Valladolid, gaur egun Morelia 1783 - Padilla, 1824). Mexikoko iraultzaile-burua. 1821n, erregezaleen gudarostearen buru zela, Igualako Plana deritzan adierazpena egin zuen, Mexikoren independentzia aldarrikatuz baina kolonialdiko gizarte egoeraren iraupena ziurtatuz: Elizaren eta handikien aginpide eta onurak finkatuz, alegia. Kordobako Hitzarmenaren bitartez lortu zen Espainiatik askatzea. Estatu kontserbatzaile bat bultzatu zuen, eta bere burua enperadore izendatu (1822); erradikalak matxinaturik, ordea, abdikatu eta herbestera jo behar izan zuen (1823). Legez kontra Mexikora itzuli zelarik, atxilotu eta hil egin zuten.
- ituntze
- Iturbe Abasolo, Txomin
- Iturbe Balda, Martin
- Iturbe Maiz, Arantxa
- iturbegi
- Iturbide Aramburu, Agustín de
- Iturbide
- Iturbide, Graciela
- iturburu
- Ituren
- Iturgaiz Angulo, Carlos