itun 1
iz. Elkar hartzea, hitzarmena. v Itun Zaharra eta Itun Berria. Erl. Itun Zaharra Bibliaren bi parte nagusietako bat da, Kristo jaio aurreko idatziak biltzen dituena. Trentoko kontzilioaz gero, eliza katolikoak 45 liburu onartzen ditu Itun Zaharrean, hiru sailetan bereizita: historia liburuak, igarleenak eta didaktikoak. Jatorrizko Itun Zaharra hebreeraz zegoen idatzita (arameieraz eta grekoz zati batzuk). Ustez Moisesenak diren bost liburuez osatutako Pentateuko deiturikoa (Genesia edo Hasiera, Exodoa, Levitikoa, Numeroak eta Deuteronomioa) da Itun Zaharraren parte nagusia. Aipatzen diren igarle nagusiak Isaias, Jeremias, Ezekiel eta Daniel dira. Itun Berriak Kristo jaio ondorengo idatziak biltzen ditu. Trentoko kontzilioaz geroztik, 27 liburu onartzen ditu eliza katolikoak Itun Berrian. Jatorrizko liburua grekoz dago idatzita, eta Ebanjelioak (San Mateo, San Marko, San Luka eta San Joanenak), Apostoluen Eginak, Gutunak eta Apokalipsia ditu osagai. ik. ebanjelio, Biblia.