itsutasun
iz. Ikusmenaren gabezia, itsu denaren egoera. v Med. Begi batek edo biek ikusteko ahalmenik ez izatea. Itsueria sortzezkoa edo hartutakoa izan daiteke. v Sortzezko itsutasuna. Haurdunaldian zehar jasandako eritasun kutsakorren batek edo akats hori eragiten duen eritasunen batek sortua da. Gehienetan, begi bakar batean eragiten du ikusmen eza. Koloreekikoa soilik izan daiteke, erabatekoa edo zatikoa. ik. akromatopsia. v Hartutako itsutasuna. Jaio ondorengo eritasunen batek sortutakoa. Hartutako itsutasuna eragiten duten gaitz nagusiak hauek dira: begi-globoaren gaitzak (keratitisa, iridoziklitisa, kataratak, oftalmoplegia, erretinaren gaitzak); ikus-nerbioaren edo burezur barneko ikusbideen gaitzak (ehunen hanturak, odol isuriak); ikusmenaren ardura duen burmuin azal eremuaren gaitzak; lotura ahalmen psikikoetan akatsak sortzen dituzten gaitzak.