Itsaso Gorria
Afrikako ipar-ekialdea eta Arabiako penintsula bereizten dituen itsasoa. Luze-meharra da (2.330 km, 362 km). Hegoaldetik Adengo golkoarekin lotzen da (Bab al-Mandab itsasarte estua); iparraldean, berriz, bi adar ditu: Suezeko eta Akabako golkoak. Oso ur gaziak dira; uharte txiki asko daude, eta koralezko harkaitz arriskutsuak. Mediterraneotik Indiako itsasora doan itsasbideko zati nagusietakoa da.