Itsaso Beltza
Europako hego-ekialdeko itsasoa, Dardanelos eta Bosforo itsasarteen bitartez Mediterraneoarekin lotua (413.360 km2). Iparraldean Ukraina du, ekialdean Errusia eta Georgia, hegoaldean Turkia, eta mendebalean Bulgaria eta Errumania. 1.200 m da bere zabalenean, eta gehieneko sakonera 2.245 m-koa da. Itsas gorabeherarik gabea da ia, eta ez da izozten neguan. Iparraldean Krimeako penintsula dago. Odesa (Ukraina) eta Konstantza (Errumania) dira portu nagusiak.