Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Istomina, Avdot’ja

Errusiar dantzaria (San Petersburgo, 1799 - San Petersburgo, 1848). Dideroten ikasle izan zen. Acis eta Galatea Dideroten balletan egin zuen lanagatik lortu zuen ospea, hamasei urte zituela. Arina zen oso, eta oin puntetan dantzatzeko trebetasunagatik bere gairaiko dantzaririk ospetsuena izan zen. 1836. urtean erretiratu zen, istripu batean jasotako zauriak zirela eta.