Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Istiqlal

(Arabieraz, “independentzia”). Marokoko burujabetzaren aldeko Alderdia. Alal al-Fasik izeneko intelektual talde batek sortu zuen, 1937. urtean. Aliatuak Iparraldeko Afrikara sartzeak eta Al-Fasi itzultzeak bere ekintzak erraztu zituen. Mohamed Ben Yussef sultanaren alde egin zuen, hura frantsesek erbesteratu zutenean. Burujabetzaren ondoren Bekkairen eta Balafrejen gobernuetan parte hartu zuen. Alderdiak indarra galdu zuen ezker hegalekoak bereizi zirenean.