Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

istingor

iz. Zool. Tamaina txikiko hegaztia, moko-luzea, zingiradietan ezkutatzen dena (Gallinago gallinago). Mingor izenaz ere ezagutzen da. Buruaren gaina eta bizkarra gaztaina koloreko ilunak ditu baina baditu burutik isatsera sei zerrenda zuri ere. Azpiko aldea berriz zurixka du. Europako eta Asiako erdian eta iparraldean ematen du uda eta neguan Mediterraneo alderako eskualdeetara eta Afrikako eta Asiako ekialdera migratzen du. Zingiradietan ibiltzen da eta arriskurik sumatzen duenean lurraren kontra zapalduz gordetzen da, gero ezkerrera eta eskuinera ibiliz egiten du hegan.  v  Istingor txikia (Lymnocryptes minimus). Mingor txikia izenaz ere ezagutzen da. Istingorretan txikiena eta Espainiako Penintsulan pasekoa dena.  v  Istingor handia (Gallinago media). Istingor arrunta baino handiagoa eta hegoen ertzak zuriak dituena. Paseko hegaztia da eta gutxitan ikusten da.