Irunberriko arroila
Irati ibaiak, Zaraitzu ibaiaren ura jaso ondoren, Irunberriko lurretan, Leireko mendizerrako muturreko mendietan ebakitzen duen arroil estu sakona (1.000 m-tik gorako luzera). Aberatsak dira bertako landaretza (artea, sabina, ezpela, ezkaia, izpilikua) eta fauna (suge motak, muskerrak, malkar-sorbeltzak, haitz-usoak, saiak, arrano beltzak). Leize ugari dago arroilan zehar ibaiaren bi aldeetan.