Irmandades da fala
1916. urtean, Galiziako hizkuntza, ekonomia eta nazioa bultzatzeko sortu zen erakunde abertzalea. Kultura eta ekonomia ekimenetarako sortu zen hasieran eta berebiziko eragina izan zuen galegismo politiko modernoaren garapenean. Irmandades da fala-ren inguruetatik sortu zen Galiziako autonomia estatuturako lehen proiektu politikoa (1936). Gerra zibilak eten zuen betiko Irmandades da fala-ren ekimena, baina beste talde berri batzuk, politika eta kultura mailakoak, sortu ziren erbestera jo behar izan zuten abertzale haien ekinetik.
- irla
- Irlanda, Ipar
- Irlandako Errepublika
- irlandar
- irlandera
- Irmandades da fala
- irmo
- irmoki
- irmotasun
- irmotu, irmo(tu), irmotzen
- irmotze