Irkutsk
Siberiako hiria, Angara ibaiaren ertzean. 767.900 km2 eta 2.290.000 biztanle. Baikal aintziraren hego-mendebalean dago. Kulturagune garrantzizkoa da. Unibertsitatea du, 1918. urtean eraikia. Janari eta mekanika industria. Hiritik hurbil zentral hidroelektriko handi bat dago. Meatze ugari, ikatzarenak batez ere. 1652an eraiki zen hiria.