irispide
iz. Jaurtikitzen den zerbait heltzen den punturainoko bitartea; zerbaiten eragina heltzen den bitartea, helmena. Irispidean (izan, jarri…). v Fis. Irrati emisora batek igorritako uhinek har dezaketen urruneneko puntua. v Partikula batek, materian sartzen denetik energia galdu eta gelditu bitartean, materia horretan egiten duen bidea. G/cm2-tan neurtzen da. Partikula baten irispidea partikula horren izaeraren eta energia mailaren, eta partikulak igarotzen duen ingurunearen atomo egituraren araberakoa izaten da. v Potentzial baten irispidea. Atomo indarren edo indar nuklearren eraginaren erradioa. v Arma batek tiro egiten duen gunetik arma horren eragina iristen den urruneneko puntuaren arteko tartea. Hiru motatako armak bereizten dira irispidearen arabera; irispide handikoak, irispide txikikoak eta irispide egokikoak. Irispide egokikoak dira taktikari dagokionez garrantzi gehien dutenak, arma erabiltzean lortu nahi den eragina egokien lortzen duena baita.