Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iris

iz. Anat. Begiko mintz biribila, uzkurkorra, erdigunean irekigune bat duena, begira iristen den argi kopurua kontrolatzen duena.  v  Anat. Begiaren mintz biribila, laua, koloreztatua eta uzkurkorra, erdigunean irekigune bat duena; euskaraz begi-ninia deitzen zaio. Irisa kornearen atzean dago, eta kristalinoaren aurrean, eta begiaren aurreko eta atzeko barrunbeak bereizten ditu. Bi motatako gihar zuntzak ditu barruan: biribilak (irisa itxiarazten dutenak) eta irradatuak irekiarazten dutenak. Irisak, irekiz eta itxiz, begira irixten den argi kantitatea kontrolatzen du.