Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irigoien Larrañaga, Domingo

Gipuzkoar idazlea (Oiartzun, 1910 - Zumarraga, 1983). Eliza ikasketak Gasteizen egin ondoren Zumarragako erretore izan zen. 1939. urtean Elerti euskaldunaren zuzenbidea plazaratu zuen Euskal Esnalea agerkarian. 1951. urtean M.M. Aramiren obra bat euskaratu zuen Bizi! izenburupean.