Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

irin

iz. Gariaren eta gainerako laboreen alea ehoz ateratzen den hauts modukoa, janariak prestatzeko erabiltzen dena. ◊ Gari irina. ◊ Halako ale edo landareak ehoz ateratzen den irin modukoa.  v  (Lore)-irin. Polena.  v  Irin etekina. 100 kg gari xehetzean ateratzen den irin neurria, ehunekotan adierazia. Galbahetze neurri izenaz ere ezagutzen da. Neurri hori zenbat eta handiagoa izan, hainbat proteina, gatz mineral, bitamina eta zelulosa gehiago izaten du irinak. Galbahetze neurria % 77 baino handiagoa bada, irin hori digerigaitza izaten da, zelulosa gehiegi duelako.