Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irati

Mediterraneo aldeko isuria duen Nafarroako ibaia. 88 km. Urtxuria, Urrio eta Urbeltz erreken bilgunean sortzen da, Orhi eta Abodi mendien ondoan (Zaraitzu, Nafarroako iparraldea). Aezkoa aldera jotzen du ondoren eta handik gutxira Irabiako urtegian baretzen da bere ura. Aezkoa (Orbaizeta, Orbara, Aribe), Orotz-Betelu, Agoitz, Zutza eta Irunberritik igaro ondoren, Ledea eta Zangoza bitartean isurtzen du ura Aragoi ibaian. Urrobi, Erro, Areta eta Zaraitzu errekak dira Irati ibaiaren adar nagusiak.