Irabola, Matxin
(«Matxin» deitua.) Lapurtar bertsolaria (Senpere, 1879 - Senpere, 1935). Ipar Euskal Herriko bertsolari ezagunenetakoa izan zen XX. mendearen hasieran. Ez zekien irakurtzen ez idazten, eta izugarri bizia zen haren bertso moldea. Bigarren saria eskuratu zuen, Basarriren ondotik, 1935. urtean Donostian egin zen bertso txapelketan.