Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

intzestu

iz. Senideen arteko sexu harremana.  v  Intzestua lege arazo bat baino, gizartearen arazo emozionala denez, tabu hitza gehiago erabili ohi da debeku hitza baino. Antropologian intzestuaren tabua unibersaltzat hartzen da, nahiz eta gizarte bakoitzean bere gisara ezarri eta egilearen kontrako jarrera era desberdinetan salatu. Intzestua tabutzat hartzen ez duten kulturaguneen artean ezagunenak, antzinako Egiptoko errege eta nobleziako anai arreben arteko ezkontzak, eta inken inperioko erregeen eta printzeen artekoak dira.