Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

intsusa

iz. Bot. Kaprifoliazeoen familiako zuhaitza, oso adar ugarikoa, zur arinekoa eta 5-7 m luzea. Gehienetan zuhaixka egiturakoa izaten da eta sasi modura hazten da. Lur aberatsean sortzen bada berriz zuhaitz itxurako ere egin daiteke. Adar berriek azal berdexka izaten dute, gero gris iluna. Hosto biribil luzexkak izaten ditu, loreak zuri txikiak, sortan eta txapela modura antolatuak, eta fruituak ere tortoan eratuak eta txikiak. Leku epel eta hezeetan hazten da.  v  Intsusa beltza (Sambucus nigra). Oso iparraldeko eskualdeetan izan ezik Europa guztian hazten dena eta fruitu beltzak dituena. Bronkitisa, asma, eztula, diabetesa eta abar sendatzeko erabiltzen da herri medikuntzan.  v  Intsusa gorria (Sambucus racemosa). Europako erdialdean eta hegoaldean, Danimarkan eta Suedian hazten dena, eta fruitu gorriak dituena.