Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

intsusa-txori

iz. Zool. Paseriformeen ordenako silbidoen familiako txori batzuen izena. Sylvia generokoak dira. Txinbo eta martxuka-txori ere esaten zaie.  v  Intsusa-txori eulijalea (Sylvia borin). 16 cm inguru luzea, oliba koloreko bizkarra, eta papar-bularrak gris argia dituena. Lepo-bira aldiz zurixka du. Europako erdialdean eta iparraldean bizi da, basoetan eta fruitu-arbolak dauden lekuetan. Pikuak ditu batez ere gogoko.  v  Intsusa-txori arrunta (Sylvia comunis). 15 cm inguru luzea, gaina arrea eta azpia zuri gorrixka duena. Europan edo Asian ematen du uda eta neguan Afrikako iparraldera joaten da. Genero berekoak dira intsusa-txori kaxkabeltxa Sylvia melanocephala, S. atricapilla, S. undata, S. Nisoria eta beste anitz mota ere.